
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Egunero informazio berria! Azken-azkena hemen: bekak, lan-eskaintzak, ekintzak, ikastaroak... Eta informazio gehiago ikusteko sakatu nahi duzun gaia edo herria aukeratu.
2010/03/10 |BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK | PRAKTIKAK
INGENIERITZA IKASLEENTZAKO UDAKO LANA FINLANDIAN
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
ANTOLATZAILEA: Citec Engineering Oy Ab.
BETEBEHARRAK:
- Ingenieritza ikasleak, mekanika, egiturak, elektrizitatea edota prozesuen ingenieritzan espezializatuak.
- Gutxienez 3 urteko ikasketak izatea.
- Proiektu eta diseinuetan esperientzia izatea.
EDUKIA: Citec enpresak ingenieritza ikasleak kontratatzen ditu Finlandian udan lan egiteko: Vaasa, Turku eta Oulun.
EPEA: 2010eko martxoaren 14a
2010/03/10 |ZURE AISIAN ZER? | DESKONTUAK ETA TXARTELAK
CHILLIDA LEKUKO SARRERAK MERKEAGO
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
Martxoaren 15etik aurrera lortu Chillida Lekuko sarrerak ia prezio erdian, 8,50 ordaindu beharrean, 4,50 eurotan.
10. urteurrena ospatzeko egindako promozioa aprobetxa ezazu!
2010/03/10 |ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
UNESCO LANKIDETZA BEKAK 2010
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
ANTOLATZAILEA: UNESCO Etxea
BETEBEHARRAK:
- 35 urte baino gutxiago izatea.
- Lizentziatura edo diplomatura izatea.
- Garapeneko lankidetzan esperientzia/ prestakuntza izatea
- Euskal GKEetan esperientzia boluntario gisa.
- Ingelesa edota frantsesa jakitea
EDUKIA: 10-15 bekak banatzen dira urtero. Hautatutako pertsonak UNESCOk herrialde txirotuetan dituen ordezkaritzetara joaten dira, bekadun, hainbat motatako programak garatzeko (hezkuntza, zientzia, kultura, komunikazioa, generoa, giza eskubideak...). Bekak 12 hilabeteko iraupena du, eta beste 12 hilabetez luza daiteke.
EPEA: 2010eko martxoak 15
Baldintza guztiak betez gero, parte hartzeko bidali zure CVa argazkiarekin koopera@unescoeh.org helbidera.
INFO +
2010/03/09 |BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK | IKERKETA
ARTISTENTZAKO HANGAR BEKAK
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
ANTOLATZAILEA: Hangar.org, Centre de Producció d’Arts Visuals
EDUKIA: Hangarrek bi motatako beken deialdia egin du: artistentzako elkartruke bekak eta bizileku bekak. Hauen helburua beste herrialdeetako zentroetan artisten ikerketa, ekoizpena eta sorkuntza ahalbidetzeko mugikortasuna bideratzea da.
EPEA: epe ezberdinak daude.
INFORMA ZAITEZ!
2010/03/09 |BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK | UNIBERTSITATEKO IKASKETAK
GAZTELERA IRAKASLEAK AEB-ETAN
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
ANTOLATZAILEA: Fulbright España.
BETEBEHARRAK:
-Hezkuntza Zientzietan, Pedagogian, Hispaniar edo Ingeles Filologian edota beste espezialitateren batean lizentziatura, betiere hizkuntzen irakaskuntzan eskarmetua frogatuz gero.
-Titulua 200eko ekaina baino lehenago eta 2009ko ekaina baina beranduago lortu ez izana.
-Ahoz nahiz idatziz ingeles maila ona.
-Unibertsitate mailan eta testuinguru multikulturaletan irakaskuntzan eskarmentua izatea baloratuko da.
EDUKIA: Gaztelera irakasteko Estatu Batuetako unibertsitate edo college batean, bitartean bi edo hiru ikasgai egiten direlarik, baina hauek graduondoko mailan ez izanik.
EPEA: maiatzaren 8a.
DEIALDIA
2010/03/05 |EKIN LANARI | Astialdiko BEGIRALEAK eta ZUZENDARIAK
UDALEKUETARAKO KOORDINATZAILEAK
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
Horbel Kooperatiba Elkargoak Udalekutan, koordinatzaile lanetan aritzeko, profesionalak behar ditu.
Bilatzen ari diren profesionalen ezaugarriak hauexek dira:
- Erdi mailako ikasketak
- Gida baimena
- Begirale titulua edo begirale ikastaroa edukitzea
- Zuzendari titulua edo zuzendari ikastaroa baloratuko da
- Euskaraz hitz egiteko eta idazteko gaitasuna
- Lan taldean lan egiteko gogoa
- Haur, nerabe edo gazteekin lan esperientzia
Lan taldean parte hartu nahi baduzu, bidali zure kurrikuluma asalaberria@horbel.org ra martxoaren 22a baino lehen.
2010/03/03 |BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK | PRAKTIKAK
PRAKTIKAK EUROPAR BATZORDE EKONOMIKO ETA SOZIALEAN
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
ANTOLATZAILEA: Economic and Social Committee
EDUKIA ETA BETEBEHARRAK:
Epe luzeko praktikaldiak (5 hilabete):
- unibertsitateak graduatuak, ESCak lantzen dituen arloetako batean prestakuntza dutenak.
- 30 urte baino gutxiago izan behar dira.
- Europar Batasuneko bi hizkuntza ezagutzea, bat ofiziala izanik.
- Langabezian dauden bekadunek 800 euroko saria jasoko dute. Lan ordaindua dutenek bestelako dirulaguntza bat jasoko dute behar izanez gero.
Epe motzeko praktikaldiak (1-3 hilabete):
- Unibertsitate ikasleak, unibertsitate-praktikak burutzekotan.
- Ez dago adin mugarik.
- Europar Batasuneko bi hizkuntza ezagutzea, bat ofiziala izanik.
EPEA: 2010eko apirilaren 1ean (udaberrian joateko)
2010/03/10 |ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
I. GAZTEEN BERTSO SAIOA
AZPEITIA | Berri gehiago irakurri >>
Martxoak 19 ostirala, gaueko 22:30etan Zestoako Gaztetxean,
Eneritz Arzallus
Ekhi Erremundegi
Beñat Gaztelumendi
Jone Uria
Aitzol Barandiaran
Miren Amuriza
Sarrerak: 5€ tan Koioten salgai (sarrera mugatuak)
2010/03/10 |UDA TXOKO 2010 | EKINTZAK
UDALEKUAK 2010
LASARTE-ORIA | Berri gehiago irakurri >>
7tik 13 urte bitarteko gaztetxoentzat. Zozketarako izen emateko datak martxoaren 16tik 26ra dira.
Aurreinskripzioak egiteko eta argibide gehiago lortzeko, Gazteen Informazio Bulegora deitu (943 37 61 81/91) edo jo daiteke.
Info gehiago
2010/03/10 |ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
KONTZERTUA KONTADORESEN (MARTXOAK 13)
DONOSTIA | Berri gehiago irakurri >>
MUSIKA TALDEAK: Flashback + Iconic
NOIZ: Martxoak 13, 20:00etan
NON: Kontadores-en (Pasai San Pedro hiribidea, 13 - BIDEBIETA)
SARRERA LIBRE!!!
2010/03/10 |EKIN LANARI | ORIENTA ZAITEZ
LAN BILA AL ZABILTZA? IKASTARO BAT EGIN NAHI AL DUZU?
IRUN | Berri gehiago irakurri >>
13 tailer PRESTAKUNTZArako eta ENPLEGUA bilatzeko. Informazioa eta izena-emateak: EL ESPAZIO, www.elespazio.com webaren bidez edo Telefono honetan: 943 633 160.
Curriculuma eta aurkezpen-gutuna
Lan-elkarrizketa
Autoenplegua
Ikas ezazu zure ikastaroa bilatzen!
2010/03/05 |ZURE AISIAN ZER? | GAZTELEKUAN ZER?
MENDI IRTEERA
HONDARRIBIA | Berri gehiago irakurri >>
Hondarribiko Udalak eta Saindua Gaztelekuak
mendi irteera bat antolatu dute
GETADARrera Apirilak 7, 8 eta 9an.
Izena ematea eta informazioa:
Martxoak 15 eta 16an Saindua Gaztelekuan.
Prezioa: 40 euro
2010/03/05 |ZURE AISIAN ZER? | GAZTELEKUAN ZER?
ASTIGARRAGAKO GAZTE LOKALA
ASTIGARRAGA | Berri gehiago irakurri >>
KIROLA: JOLAS EZBERDINAK
Martxoak 6, larunbata.
BATIDO NATURALEN TAILERRA
Martxoak 7, igandea.